XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Espainiako gerra zibila, eta batzuentzat han izandako esperientzia libertarioak.

- Deskolonizazioa, Irlandan eta Algerian hasirik, Kubatik pasa, Vietnam eta Palestinan gaindi, beharbada Nikaraguaraino hedatzeko.

Ideia eta irudi horiek Euskadiko nazionalismoan sartzean, gure egoera bereziak emango die beste arintasun propio bat: gerra ondoko beldur eta pobreziatik jalgirik, gure gizarteak ezagutzen zuen hedapen ekonomikoak ekarri zigun optimismo soziala.

Denbora berean, frankismoaren krisiak, bere iraupenarekin, zerbait berriren beharra erakusten zuen, eta haustura orokorraren posibilitatea posibletzat jo erazten zigun.

Ez gara haboro optimismo iraultzailearen garaian.

Europan, oro har, porrot egin du doktrina-estrategia orokorretan sinestuta ibiltzeak.

Ez, halere, gure Euskal Herrian, nahiz eta horretan diharduen giza talde zabalak ezintasun osoa ukan bere proiektua gizarte osora hedatzeko.

Ez dago bakarrik, optimista bait da marxismo-leninismo bizia mantentzen duen mundua.

Krisia aipatu baino lehen, jarrera iraultzaile optimistak ikertu beharko dira, agian.

Marxismo sobietarra.

Marxismo-leninismoaren inguruan direnak aipatzeko, alde batera utziko ditut Albania eta Ipar Koreako kasu bereziak.

Txina-k merezi duen lekua, gero diogu emango, Europako goxismoaz mintzatzerakoan.

Esparru honetan dudarik gabe, Soviet Batasunak du lehentasun osoa.

Estatu sobietarraren indarra kontutan hartu behar da, bere inguruan direnak ugari dira, nahiz eta lotura ideologikoak ez izan bakarrak, ekonomikoak eta militarrak handiak direlarik: Kuba, Angola, Namibia, Mozambike, Etiopia, Ekialde Hurbila, Vietnam eta bere influentzi eremua, Ekialdeko Europa....

Guzti honek pisu eskerga du.

Are gehiago, borroka antiinperialista daramaten leku askotan nabaria da sobietarren eta lagunen presentzia (Kubaz ari naiz bereziki): Hegoaldeko Afrika eta Nikaragua ditugu adibideak, besteak beste.